A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
AMODIOA ZER DAN
|
ILUNABARRA EUSKAL HERRIAN Salbatore Mitxelena , 1950
Noraino hoa sagarņoa zuhaitzetik jaulkita maldan behera iraulka?
Zurrumurruka bazterrik bazter errekaldean erreka. Zer lan ari dun kantari doa gainbehera xalto-xaltoka:
Neure uretara jausten diranak (lore nahiz hosto nahiz ale) ez ditut uzten itsasoraino nerekin eraman gabe izanarekin izena ere gezaletan galdu arte...
Gogoan hartu zatozten danak aurretik jakin zazute.
Noraino hoa sagarņoa zuhaitzetik jaulkita maldan behera iraulka?
© Salbatore Mitxelena |
|