A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
AMODIOA ZER DAN
|
ABENDATS Salbatore Mitxelena , 1955
Abendats. Eusko abendaren arnats. Gizaldiaren muņorik muņoz gure iraupenaren alatz. Eusko bular bakoitzeko su ta laratz. Arnats, alatz eta laratz. Abendats.
Ikuseziņa aizen arren Aitoren belaunekuok amak aurra lez somatzen augu sabelaren sabel, barren barren, zain ta mami tauparazten.
Uka nai autenek ere odolean aramate. Gorrota auteken arren, etzegok iri egiterik alde. Joran urrunak baņo arago ta muin barrunak baņo bertago, gurekin augu, noranaibidez, geu geran baņo geurekinago: eusko gogoaren gogo! Unamunogan irritsa, Uzkudunetan bortitza, Xabiergan asekaitza, Loyolagan etsikaitza, ik garabilzkik t'ernaltzen gaituk gizon ta eme, euskotar seme bakoitza.
Gizaldiz gizaldi zalko, eusko lortze bakoitzeko Abendats, izadiaren sortze garbitik atorkun azi aberats: Bizkai menditan baņo 're geure erraietan augu meatz. Aitonen aitonen baratz; amonen amonen ardatz. Mariagora mariabera, betirako ipar orratz. Orratz, ardatz, baratz, meatz. Abendats.
Kanpotarrek etzekitek ire berri. —«Euskoterri nork eusten ote edo zerk?» —laborriz galdetzen ditek.
«Abendatsek! Abendatsek!» Orreagatik Oriamendi ta Artxandaraņo gudurik gudu mundua mundu dediņo Basojaunaren irrintzi bera zebillek: «Abendatsek! Abendatsek!» Ez jakin ori Rolandek!... Espiritu uts aiz, ez soņik, Ez noizdanik, ez jauregi, ez izenik... Izkutuago ta illezkorrago, eztare etsaiek i iltzerik, jazarka ala azi baizik.
Auņamendiko errege, errege bezain iņude! I bizi aizen bitarte, biziko zaiguk enda re! Au iltzekotan, lendanik eu il bearko induteke!
Abendats, Ats, Ats, Ats: nork baņa il tiroz egurats?
Aberri zuri gorri berdea emazte duk, ire guna arduru beti etzuna
ta azkenik gabe belaunik belaun damaizkik seme trebeak, batzuk jun ala besteak...
ta Sortaldetik Sarkalderako ostadarrean Bakaldun, ire erreņuak ezin etzanik ezagun.
Mendez mendeko maratonean Olinpiade txapeldun bakar bait ator ta oa. Bakar. Bak-aldun.
Abendats. Eusko abendaren arnats. Arnats, alatz, ardatz, laratz, baratz, meatz, Ats. Ats. Ats. Abendats. Abendats.
© Salbatore Mitxelena |
|