A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
DENA DAGO DENEAN
|
ALIS UBO Karlos Santisteban , 1987
Oi! Lisboa! Atlantialdeko beginini Mendebalde finisterre
zure lauxadun kaleetatik ibilki indietako fragantzia dager.
Argazkiei so nago eta zure edderraren paregabeak bere baitara narama ez nago hemen han nago zugan nago milurtedun hiri zure ezin azalduko magiak zoraizez erotua.
Oi! Lisboa! Oi! zure bihotza Alfama! kalexka-kale laberinto eguzkiaren gordeleku loretsu eta freskoa kaiolek apaindua dirudiela aztikeria harmailaz harmaila igoa arratsaldezale eguzkiz.
Alfama goia! bestebakoa! ikusmira zoritsua zara nabariezinik ahitzen da denbora zuregandik begira urdinpeko oihalez itsasoratzen den Tejora.
Oi! Lisboa deskubritzaile magal marinel bipil altzo abentura zangar kolko itsaso menperatzaile fado etengabea!
© Karlos Santisteban |
|