A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
DENA DAGO DENEAN
|
ENBATAREN BULTZADA Karlos Santisteban , 1991
Oraintxe da tenorea agintzak betetzekoa zure ihesa inguratzen duen aztorearen mihisean.
Nolatan zaidan hozkirri enbataren bultzada!
Bibolin baten hariak iturbegi-notak jaurtika zoratzen dira eroki esperoaren melodian.
Nolatan zaidan hozkirri enbataren bultzada!
Uharrizko ekanduak zeharkatu ditu itsaso ixilmixilak lurrezko betazalak malko-begiz josita.
Nolatan zaidan hozkirri enbataren bultzada!
© Karlos Santisteban |
|