A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
DENA DAGO DENEAN
|
NIRE BEGIA Karlos Santisteban , 1991
Nire begia urruneko laberintoa da nire begia kristal hautsia da nire begia jatorri guztien gezia nire begia gorputzen arteko muga nire begia zisnea da goiztiri ilaian nire begia bakardadeko hutsarte beltzak nire begia itxaropen galduen mirakulu nire begia da eguzki suen lapiko nire begia marrazkia, numeroa nire begia bide zuzena nire begia lorik egiten ez duen zaindari nire begia tximist artesanala nire begia so fusilatua nire begia mugagabetasun bortxatua nire begia arima bakartiei oihu dagiena patua ureztatzen duen flautan fereka bat, gorantz, gorantz, poema hostogabeen gailur odoltsuraino hel ezinik.
© Karlos Santisteban |
|