A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ADABAKIA
|
GARRAFAL. ORO. ENANA Jabi Santa Cruz , 2008
Maiatza hasieran, urtero, Eusebiorenera joan behar izaten nuen mandatu xelebre hura egitera.
Garrafal. Oro. Enana.
Aitak Francoren aurpegia zuen txanpon lodia nire esku txikian utzi, eta hiru hitz majikoak errezitatzen zizkidan.
Garrafal. Oro. Enana.
Eusebioren kinkiladendan denetarik zegoen: iltzeak eta lixibak, zepoak eta pozoinak, baita haziak ere.
Garrafal. Oro. Enana.
Maiatza hasieran, urtero, errito berbera errepikatu ohi dugu.
Garrafal. Oro. Enana.
Hil zinenetik zenbat urte igaro diren zenbatu dut aurten, maiatzean.
Garrafal. Oro. Enana.
Haziak estali baino lehen, batera eta bestera lerroak zenbatu, eta biderketak egin.
Garrafal. Oro. Enana.
Bost lerro hala-holako, hamabi zulo lerroko, zazpi indaba zuloko: laurehun eta hogei ale malko zaharren ordezko.
© Jabi Santa Cruz |
|