A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GARRAFAL. ORO. ENANA
|
ADABAKIA Jabi Santa Cruz , 2008
Sumendiaren eztanda entzun genuen. Igandea zen. Akaziak loratzen diren garaian erleak erlauntzaren babesa uzten dutela ikusten ari nintzen telebistan. Bat-batean lurra ikararen ikaraz dardaraka hasi zen nire oinpean. Zure bila atera nintzen hirian barrena. Zapatarik gabe, gona urratuta, belaunak odoletan, -urmaelean islatzen zen suzko zeruari begira- parkean aurkitu zintudan. Ez nizun galderarik egin. Gozo eta samur altzoan hartu zintudan. Goazen etxera erregutu zenidan. Azken aldiz, ipuin bat asmatu nuen zuretzat. Oraindik ez dut erabaki ipuinaren amaiera. Sumendiaren eztanda entzun genuen. Igandea zen.
© Jabi Santa Cruz |
|