
Egile berarenak: GARRAFAL. ORO. ENANA (2008)
ADABAKIA (2008)
ERREKATXINDORRARENA (2008)
OROIMENA (2008)
NEGU GORDINAREN BALADA (2013)
BASO URRUTIKOAN (2013)
BIDEA (2013)
|
|

EKAINA
Jabi Santa Cruz , 2009
Axpuruko arbustuak pinportaz beterik berriro.
Adarren mutur bigun-bigunak lehertzeko zorian beste behin.
Pinportatxo bakoitza lore singlea izango da laster.
Sanjoaneko lorezko elurtea gainean dugu berriro.
Urtero bezala, lepoa biluzik mandioa hutsik harrapatuko gaitu.
Arbustuak loratzeko tenorean poxpolina joan doa ekialde gordinera.
Sorlekura doa poxpolina, itsu-itsuan, habia gorrotatuz, kumea eta guzti.
Naturaren lege gaiztoari men eginez, badoa ilargi beteko gauez.
Oihu lazgarria, oihu zekena, alferrekoa den oihu miserablea egitea dago.
Axpuruko arbustuak pinportez beteago, eta nire pena lodiago, larriago.
Malenkoniak erretako bideak bakardade izugarrian atsekabez korrituak.
Luma galduak deslai haizearen jostailu.
Axpuruko bidea, poxpolin gabea, lore-hautsez samur, simaur.
© Jabi Santa Cruz
|
|