A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GARRAFAL. ORO. ENANA
|
ERREKATXINDORRARENA Jabi Santa Cruz , 2008
Zumearen azpian uzkurtu ginen, grabagailua eskuan genuela. Errekatxindorraren kantua jaso nahi nuen kosta ahala kosta. Luzetsita nengoen, aspertuta, eta zure piercing-arekin hasi nintzen jolasten. "Aizu! Geldituko zara behingoz" bota zenidan. Atoan, txoriak, berebiziko indarrez erantzun zuen, hamar silabako purrustada luzea osatuz.
Trenean, hirira bueltan gentozela, behin eta berriz entzun genituen elkarren josita gelditu ziren esaldiak, itzulpen mimetikoa ziruditenak. Guk ez beste inork uler lezakeen kontua horrela sortu zen. Orduz geroztik, pipertzen zarenero "ez niri errekatxindorrarena bota gero" entzun behar, zumearen azpian uzkurtu baino lehen.
© Jabi Santa Cruz |
|