Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
DENBORA KAPSULA BATEAN
(2019)
KARTOGRAFIAK XIX
(2019)
KARTOGRAFIAK XX
(2019)
IPUIN BATEZ
Paloma Rodriguez-Miñambres , 2019
Errauskiñeren zapata nahi zenuke aurkitu, neskatxa?
Ala femme fatale nahiago duzu izan?
Ez diozu lentejuelaz beteriko etorkizun horri oratuko.
Erakusleihoetako luxuzko bertsetak
eta ñir-ñir egiten duten harribitxiak
ez zaizkizu inoiz eskuragarri suertatuko.
Begia kliskatu dizun agureak
ez zaitu zainduko.
Begia kliskatu dizun mutil gazteak
ez dizu maitasun olerkirik idatziko.
Balizko maitaleen begietan ezkutatzen dira
otsoak.
Errauskiñe ameslari tuntunaren zapata bakarra
eskainiko dizu edadeko maitagarri batek.
Jostailu apurtuen patuak itxaron bide dizu,
ene lolita.
© Paloma Rodriguez-Miñambres