Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
NOIZ ARTE JAUNA?
(1945)
ZU TA NI BAKARRIK
(1972)
LUDI BERRIA
(1972)
ORINOCO IBAIA
Balendiñe Albizu , 1945
Zillarrezko printza zera,
Orinoco ibai eder aundia,
Atlantiko itxaso ertzera
eramaten dezu bizia.
Ain aundia da zure izatea
iñola ere ez zera agortzen
zu beti zaude urrez betea
gaitz da benetan zu amaitzen.
Diamantezko dizdirakin,
eguzkiak urdin zaitu apaintzen,
gero, urrezko margo zoragarriakin
illunabarrean zaitu biltzen,
biok bat eginda, maitaleak lez
itxasoan zerate ezkutatzen.
© Balendiñe Albizu