A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GAUR GOIZEAN
      (1969)

EGUN GUZIZ
      (1969)

NOIZ NAHI
      (1969)

  literaturaren zubitegia  

 

EGUNAK EGUNARI JARRAI

        Bordari , 1969

 

 

Egunak egunari jarrai

Aste bat, aste bi,

Ilabete, urte... gizaldi;

Aldien aldi

Ilargi ta iduzki

Neurri ta izari

Mugaren egunkari...

 

Izpirituak, mugarik ez izaki!

Ez eta gunerik

Ez eta bakerik

 

Nereak, ez du beharrik.

 

Gorputzarenak

Egin zenitun, lurraldean

Nere aldamenean.

Arimarenak diardute,

Eten gabean.

Otoiean.

Ez aldi

Ez izari

Gogai-solasean.

Beti orai, zurekin.

 

Izpirituak, mugarik ez izaki.

Nereak, argi dakuski.

Zorionean, baiki!

 

© Bordari    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko