A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

NI TA NO
      (1979)

BETI
      (1980)

ERNETZEN
      (1980)

  literaturaren zubitegia  

 

LURRA IRAULTZEN

        Alfonso Irigoien , 1979

 

 

Laiatu behar dugu orain da beti

gogoaren soroa geure herrian,

ereinikan hazia lege berrian,

eman dezan fruitua askoz hobeki.

 

Itsasoa birrintzen den ertz gorrian

amesetan erne zen gure borroka,

harlausa jaikirik zeharo loka,

sendo behar zuena, indar urrian.

 

Koskorturikan doa gure pottoka,

jaio zena hersturan amildurikan,

finkatuko duena berriz arroka.

 

Laiatu behar dugu arraildurikan

gogoaren barrena, erroak sortu

arnas garbiz puzturik, abildurikan.

 

© Alfonso Irigoien    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko