A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
TXUA LISTUA
|
POESIARI GORROTOA DIOT Mikelats Gorroto , 2001
poesiari gorrotoA diot eta poetei eta poeta faltsuei eta olerkariei hitz faltsuei poesia idazten ez dakienaren aitzakia baita inor ez da idazle faltsuok begirada zorrotz hartatik iruzurra gordetzen du tronotik idazle zuriak hitzak baino ez dira paperean zuri-beltz lerroak puntuak hobe punturik gabe hobe hitzik gabe poesiak ez du hitzik behar gorroto diet poemei eleberriei eleberrigile handi-mandiei ziria sartu kaka hutsa saldu ezjakinoi ezikasioi poesia saldu eta gero ez da poesia berriro izango poesia beltza txua gorotza odola heriotza nazka higuina paperean neure ipurdia garbitzean poesiarik onena eskainiko dizut
© Mikelats Gorroto |
|