A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

SOLDADO LAGUNERI

        Manex Etxamendi , 1895

 

 

Mila zortziehun eta lauhogoi eta hemeretzigarrena,

Frantziari zerbitzuaren errendatzen garena,

Penan direnen kontsolatzeko orai izan dut ordena,

Nahiz ez den ene gradua ofizioan gorena.

 

Zorteak deitu izan gaitu beraz adixkide onak,

Erresumaren zerbitzuko oro elgarren lagunak,

Eta laster anaia gare oi guziz Eskualdunak,

Aberats ala pobre izanik elgarrez estimu onak.

 

Xuberotik, Lapurditik, eta Baxenabarretik,

Etorri izan gira hunat urrun Eskual Herritik,

Zer ikusi behar ote dugun asko gogota eginik

Bizitze berri bat hasten baitugu hemen kausituz geroztik.

 

Eskual Herrian Libertatian eder zen gure loria,

Nun aurkitzen ahal othe da zorion bat hobia?

Hemen aldiz giltzen azpira maiz konplimendu garbia,

Gure esklabotasunaz dute guti miserikordia.

 

Eskual Herrian bezala hemen ez dugu kausituko,

Karta jokork, eta pilotak, oneski libertitzeko,

Bainan bada beste jokorik guri xangrin emaiteko,

Jainko Jauna dut otoizten beti pazientzia emaiteko.

 

Utzi behar izan ditugu gure sorleku maiteak,

Burrasuak, haurrideak eta adixkideak,

Zer bihotz mina eman daikun orduko gure zorteak,

Gure lagun maite heieri adio erraiteak!

 

Geroztik hemen dugun bada zerbait nahigabe,

Nik erran gabe badakizue orok dudarik gabe,

Larderiarik handienean, libertateaz ez jabe,

Pena horran medioz gare beraz hemen dohakabe.

 

Horren gatikan ez dugu behar lege hori kasatu,

Zeren bakotxak bere aldian behar baitu pasatu,

Eta Frantzia maitea guk behar begiratu,

Bakotxak gure egin ahalaz behar dugu sostengatu.

 

Beraz sobera gogoeta ez dezagun, ez, egin,

Penak jasan behar baitira pazientziarekin,

Libertatea etorriko da bai segur denborarekin,

Eskual Herrian gozatzeko gure lagun maitekin.

 

Arte huntako penak ditugu ixilik sofrituko,

Libertateko egun ederra guri etorri artino.

Gero guziek elgarrekin erranen dugu oraino,

Biba! biba! zu, libertatia, gau et' egunak diraino!

 

© Manex Etxamendi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko