A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ASPALDI HONETAN
|
KEAREN ANATOMIA Asier Serrano , 2007
Igande arratsaldekoak ziren gure batzarrak kantoi anonimoen estolda sekretuak helbide halakoak baikenituen hitz antzuen orduak inongo irtenbidera ez zihoazenak haatik zigarro eternoen keak mintzo urduriz janzten zituen paretak suge imajinarioak izpiritua oldartuko bailigun dantza sentsualaren zentzurik ezean
Hamar bat izan ohi ginen futbolari muzin egiten genionak desorduetan hitz zopak eraikiz iraultzaren hiztegi ofizial laburrari aurrizkiak erantsiz testu soziala zen geurea inori inorena axola ez zitzaiona
Biharamunak lauso asperren eremuetan belarriek sarrera-irteera dutelako direla bi eta igandea larunbat bat aurrez badelako dela hits eta besterik ez zitzaidan argi geratu mundua konpondu gura genuen astetan hori eta zure mihiaren mintzo harroa nire ezpainetan irudika nezakeela keak sorturiko suge-dantza bailitzan besterik ez astelehen berrien plazerrerako
© Asier Serrano |
|