A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
TRAIDOREA
|
ESKUALDUN HILERRIAK Jean Barbier , 1902
Elizaren ondoan, oi Eskualdun haurrak, Gure hilen herriak zoin diren ederrak Han dagozi bakean aitaso zaharrak, Han ditut etzan nahi nik ene hezurrak.
Kurutze, lore eta elorri xuriak Elgarreri yosirik dira ezarriak; Iguzkiak bezala ilargi-zariak Ongi apaintzen ditu gure hilerriak.
Primadera goizetan etxealdetikan Xoritto bat heldu da berriz hanturikan, Berri hek salaturik hobira musikan, Badoha loreņo bat handik harturikan.
Udako arratsetan zeruko izarrak, Ihinztatuz doazi lur meta nabarrak: Zinez erran liteke ahaiden nigarrak, Bilduak daduzkala hilerriko lurrak.
Lurpean lo dagozi gure arbasoak Iguzkirat itzuliz zango'ta besoak, Zeru zolarat aldiz daduzkate soak Direlakotz gelditzen Eskualdun osoak.
Igande guzien han herria da biltzen; Beren egitekoez ez dira ixiltzen; Hobian berehala hila da higitzen Zeren dituen haurrak ondoan aditzen.
Elizan direlarik haurrideak sartu Leheneko kantuak ditu ezagutu, Haren hezur gaixoak dira ikaratu, Airea lurpean du berak akabatu.
Angelus erran eta buru-has emanak Hilobien ondoan dagozi gizonak, Andrek aldiz dauzkate lurrean belaunak, Zerurat doazila otoiz kartsuenak.
Hilak bakarrik dira orduan gelditzen, Beso baten gainean oro dira jartzen: Atseginekin dute herrian aditzen Leheneko paretan pilotak zartatzen.
Ilun beltzean dira entzun irrintzinak, Kantabre arbasoek zinkatzen zuztenak: Hilak lokartu dira hilerrian denak: Ohikoak dagozi beti Eskualdunak!
Elizaren ondoan, oi Eskualdun haurrak, Gure hilen herriak zoin diren ederrak! Han dagozi bakean aitaso zaharrak, Han ditut etzan nahi nik ere hezurrak.
© Jean Barbier |
|