A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HONDARRIBIAN
      (1957)

UDAZKENA, AGUR
      (1959)

HUTSA
      (1959)

GAUA
      (1959)

UDAZKENA AGUR
      (1959)

UDA
      (1968)

HURA
      (1970)

  literaturaren zubitegia  

 

DOAN HEGAZKIN BATI

        Antonio Valverde, Ayalde , 1957

 

 

Lerro tipia zeru zabalean

hodei tarteko soinularia

arestian hurbil, orain urrun

eguzki urrea sabelean

 

Lumagabeko hegazti aizun

--sasijainkoak bizia emanda--

lehenaren amets zoroa

giza hegalari, daramazu

 

Zure erraien mar-mar doinua

guda nahiz bakerako berdin

Oi! Ezin ahantzi egun haietan

zure orroaz geren izua!

 

Gazte ginan, amen gonetan

oraindik josiak. Eta bat-batean

zure itzal gorrizta, ankerra

zahartu ginuna Udalehen urtetan...

 

© Antonio Valverde, Ayalde    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko