A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BASAMORTUKO BIDEA
      (2006)

UNREAL CITY
      (2006)

OROITARRIA
      (2006)

HERIOTZA ETA IDEIAK
      (2006)

LEHENGOA EZ ZEN ASKI
      (2006)

COLOPHON
      (2006)

  literaturaren zubitegia  

 

GARRAIO PUBLIKOETAN GALDUTAKO AUKERAK

        Ivan Igartua , 2006

 

 

Autobusaren bazter batean zihoan.

Barruan ez zen jende askorik.

Ondoan eseri eta neraman liburua

ireki nuen. Irribarre baten distira

heldu zitzaidan albotik. Neska

liburu bera irakurtzen ari zen.

Ez nion ezer esan, kasualitate hutsak

iruzkinik mereziko ez balu bezala.

Handik hamar bat minutura jaitsi zen

zentroko geltokian. Atzera begiratuko

zuelako itxaropen hutsalak hartu ninduen

hura kaleetan barrena desagertu zen arte.

Urteak igaro dira konturatu naizenerako.

Liburua etxean daukat. Neska, ez.

 

© Ivan Igartua    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko