A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

NAUSIKAA
      (1993)

CARPACCIOREN SAN GIORGIOREKIN
      (1993)

LOTARIK ITZARTZEAN
      (1993)

  literaturaren zubitegia  

 

URRISORO DENBORAN

        Aurelia Arkotxa , 1993

 

 

Uhain beltza

itsasotik jalgi denean,

kurutzearen seinaleak

agertu dira ateetan.

 

Tximeletaren hegal gardenak

zain finez estaltzen.

 

Karrikak hetsi dituztenean

etxeak miatu

haurrak ere eraman

gure buruari galdegin diogu

ea Biziaren Liburuan

markatuak ote ginenez.

 

Arrosaren lore-hostoak dardaraka

ihintzari zabaltzen.

 

Egunsentiaren lehen pindarrari buruz

kanoinen ahoek begiratu gaituztelarik

ixiltasuna hustu delarik

dugu jakin

bigarren heriotza ere

aspaldidanik ukatua zaukutela.

 

Ibaiaren mirail legunak

altzairuzko geroak islatzen.

 

© Aurelia Arkotxa    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko