A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BAKUSEK EZ DU TRIONFARIK EZ ALDARERIK NAHI
|
OROITZAPENAK Salvat Monho , XVIII. mendea
Mundu hunen hastapenetik Gure egunetaraino Kain infamearenganik Ez da jautsi Pinet baino Munstro itsusiagorik, Robespierre eta Jourdan Gizonen etsaiez landan Ez Frantzian, ez Europan Hain fama gaixtoagorik.
Robespierrek Pinet horri: «Gu gaituk nausi Frantzian Flakoenen espantagarri Manatuz egun guzian Zenbait heriotze berri Jenderik aberatsenak Utziz bere ontasunak, Diru ezin eremanak, Joanen dituk ihesi».
Presondegirik ilunenak Izan dire hautatuak. Handik lekora gilotinak Ditu egotzi buruak Milion inozentenak, Konplitu gabe arrola: Oraino bortzehun mila Pikatu behar zirela Eman ziren ordenak.
Eskasturik presondegiak Hanbat jenderen sartzeko, Elizak eta jauregiak, Komentuak azkeneko Bete zituen guziak Haurrez eta emakumez, Apez eta Birjinez, Nahi zituen bitimez Tiranoen errabiak.
Erran zuten haste-hastetik Ez zutela utzi behar Frantziako lurretan xutik Zela gazte edo zahar Batere aristokratik. Itzal horren kontra gerlan Kokin guziak armetan Ziren bazter guzietan Altxatu ordudanik.
Gazteluak zituzten sutan Kutsu gaixtotik garbitu; Hetako jendeak ezpatan Aristokratzat pasatu, Edo urkatu lanternan. Azkenekotz gilotinak Ez ezpatak ez lanternak Ezin akabatuz lanak Mitraila zen hautatu.
Bazter guzietan baziren Robespierren lagunak Azkenaz goiti Donibanen Herritarrak, Eskaldunak Harekin bat egin ziren, Pineten esku-makilak, Arrogatzaile abilak, Orai aski haur umilak Iduri duten arren.
Erran komuna den bezala Ezpataz jotzen duena Ezpataz perituko dela, Berantegi atzemana Robespierre kruela Gilotinan da finatu; Ez ziteken hanbat damu, Lagun ainitz izan balu Akaba zadin gerla.
Azkeneko haize ezti bat Sortu da Orientetik: Hark untzia portu onerat Ekarri dauku salborik. Eigun penen ahanzterat. Gure jelos den guzia, Gora mintzatu nahia, Zarpan emanik mihia Badoake xokorat.
Alferretan tuzte eginen Zokotan eginahalak Traidoreen hatzak Parisen Kontsularen sentinelak Hasi ditu ezagutzen: Ez bazuten ere uste, Terroristei bere parte Kario gostako zaizte Maxina infernalak.
Bakea laster ein baladi, Kanpoan tugun etsaiekin. Barneko etsaien temari Baginakike zer egin. Damurik ez da zilegi Gardatuz bardintasuna Legetan den zaharrena Berek egin daukutena Bihurtuz bakotxari.
Ordu da egin dezon leku Tristeziak gozoari: Nigar karatsak baditugu Aski luzaro ixuri. Denbora da ganbiatu: Terroristak kargutarik Apartatuak jadanik Begitarteak ilunik Doluan dire sartu.
Oroit zaitezte, lapurtarrak, Zenbat duzuen sofritu Baldin terroristei indarrak Ez balitzaizkote kendu Sekulan zuen nigarrak Ez zirela xukatuko Gauza horren frogatzeko Ez dut urrun joan beharko, Badaki bat bederak.
© Salvat Monho |
|