A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BERDIN DA MENDEBALDEA ETA EKIALDEA
|
EZINEZKOA DA AHANZTEA Felipe Juaristi , 2004
Ezinezkoa da ahanztea. Heriok bakarrik ahantz dezake. Ezinezkoa da itxarotea; denbora denak bakarrik itxaron dezake, eta denborari denbora gehiago eman, eta denborari arrosazko ohea jarri. Bada betiraundea, gogogabe eta nekez beterik zabaltzen den oraina. Ai, izatearen zoritxarra! Infinitua nahi bere gorputz hilkor eta mugatuarentzat. Argi iheskor eta ahularen urruntasuna bizi da gugan, ordea, eta hustu egiten gaitu. Ezinezkoa da desiratzea, sekula ez da guztiz desiratzen eta sekula ez da guztiz lortzen desiratu izan dena. Desiratzea itxarotea da, desiratzea ahanztea da, desiratzea hiltzea da desira izateari utzi eta dohain argitsu bihurtu den unean. Desiratzea da desiratu den horretan guztiz berpiztea.
© Felipe Juaristi |
|