A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BIDEGURUTZETAN
|
ESKOLATIK TXIKITAN Isabel Diaz , 1999
Eskolatik jeitsita etxera heldu eta ama arropa buztia pilatan
albo batera eta bestera eta ama erdian ateari gibela emanda amantala jarrita goizetik gauera.
Sutegian eltzekoa paretetan lurruna sukaltarrian amak ikuztaularen gainean arropa uretan gora eta behera.
Hura nik txikitan gorrotatzen nuen gehien baina negua zenean neguan batez ere. Eskolatik txikitan etxean ama ta negua.
© Isabel Diaz |
|