A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

POTAREN GALDATZEA
      (1545)

EMAZTEN FABORE
      (1545)

KONTRAPAS
      (1545)

  literaturaren zubitegia  

 

MOSEN BERNAT ETXEPAREREN KANTUIA

        Bernat Etxepare , 1545

 

 

Mosen Bernat, jakin bahu gauza nola jinen zen,

Bearnora gabetarik egon ahal hintzanden.

 

Heldu behar duien gauzan ez da eskapatzerik;

nik ogenik eznuiela ongi 'gitez bertzerik,

bidegabek haritu nu bide ez nuien lekhutik;

erregeri gaizki saldu, gertuz ogen gaberik.

 

Jaun erregek mezu nentzan joan nengion bertarik;

gaitzez lagola entzun nuien, bana nik ez ogenik;

izterbegier ez neien malizian lekurik,

joan nendin, ez nagien ogen gabe ihesik.

 

Balinetan joan ez baninz, ogenduru nintzaten,

ene kontra falseria beti sinetsi zaten;

justizian entzun baninz, sarri jalgi nintzaten;

haren faltaz hasi nuzu jaugitiaz dolutzen

 

Bertzen gaitzaz zenzatzea zuhurtzea handi da;

izterbegi duien oro nitan bedi gaztiga;

abantailan dabilela ahal bailedi segura;

gaitza apart egoiztea beti ere hobe da.

 

Ni, gaixoa, etsaiari nihaur jin niz eskura;

ene untsa eginak ere orai oro gaitz dira;

haren menean ez banengo, nik nukeien zuzena;

mirakulu banagi ere, orai ene ogena.

 

Falsu testimoniotik ezin ehor begira;

halaz kondemnatu zuten Jeinkoa ere hiltzera;

bekatore gira eta mira ez dakigula,

balinetan bide gabe akusatu begira;

pazientza dugun eta Jeinkoak gitzan aiuta;

malizian dabilena berak diro mendeka.

 

Jangoikoa, zu zirade egiazko jujia;

zure gortean bardin dira handi eta xipia;

norkbait ere egin deraut malizia handia;

haier hura, otoi, barka; niri balia egia

 

Jangoikoa, zuk begira etsaiaren menetik;

nik eneak badakuskit ene gaitzaz bozturik,

zure eskuiaz dakuskidan haiek gaztigaturik,

ene gainean ez dagiten uste duten irririk.

 

Jangoikoa, egin dizit zure kontra bekatu;

haiez nahi ez nuzula, otoi, heben punitu;

erregeri, dakidala, nik ez dizit faltatu,

zeren egon behar dudan heben hanbat gatibu.

 

Zuganako huts eginez nahi banuzu punitu,

errege eta bertze oro ene kontra armatu,

gogo onez nahi dizit zure egina laudatu

eta etsaiak didan pena pazientki haritu,

nahiz heben pena nadin, arima den salbatu.

Haiek zer merexi duten, zuhaurorrek ikustzu.

 

Penak oro jiten dira Jeinkoaren nahitik

eta berak permititzen oro hobenagatik;

agian hula ez banango, hil nintzanden engoitik.

Ene etsaiak, galdu ustean, ene ona egin dik.

 

Berak batzu hil dirade, ni are nago bizirik;

ongi egin uste baitut ohorezki jalgirik,

gaitza nola ona ere jauginen da bertarik.

Gaitz ekusi ez duienak hona zer den ez daki.

 

Hongi egitez, gaitz sofrituz behar dugu salbatu;

pena eta miseria nik ez nuien dastatu;

orai dakit: Jangoikuak ez nu nahi damnatu,

heben ene penatzera zaidanean oritu.

Urre unak behar dizi suian untsa purgatu.

 

Bere nahi ez banindu, ez ninduken punitu;

aitak bere haur maitea gaztigatu ohi du;

bihi unak gorde gabe behar dizi xahutu;

Jangoikoak nitzaz ere hala agian egin du.

 

Mosen Bernat, pensa ezak kartzel' hori gaitz bada,

nonbait ere ifernuia are gaitzago dela;

heben hik badukek bana, haiek ez nork konsola;

penak heben fin dik sarri, haienak ez sekulan

 

Batre minik heben ez duk, lekot jalgi nahia;

han direnek beti die suian pena handia,

pena handi, izigarri, ezein pausu gabia;

hartzaz orit adi eta dukek pazientzia.

 

Bertzen gaztigari hintzan, orai hadi gaztiga;

pena honez orit eta hangoa ezak kojita;

hebengoaz bertzekoa ahal baheza eskusa,

untsa enplegatu dukek heben heure denbora.

 

Hor balego, gaztiga iro ihaurk bertze guzia;

bada orai gaztig' ezak, aldiz, heure buria,

kirisailuiari nola hiri hel ez dadia:

bertzer argi egin eta erratzen dik buruia.

 

Hiri egin badaraie bidegabe handia,

Jeinkoari gomend' ezak heure gauza guzia;

hark orori emanen dik bere merexituia:

gaizkigiler pena handi, pazienter gloria.

 

Ez dazala gaitzeriztez damna heure buruia,

desiratuz gaixtoari hel dakion gaizkia;

Jeinkoari egiten duk injuria handia:

hura borrer egiten duk, juje heure buruia.

 

Zertan juja hik baitazak eure izterbegia,

hartan kondemnatzen dukek ihaurk heure buruia

eta hartan ez dakidik eskusarik balia.

Erakustak ehon ere nor den ogengabia.

 

Jangoikoa, orai dizit egiteko handia:

hiri honetan heriotzez hiltzen duzu jendia.

Gatibutan hil ez nadin, gizon ogengabia,

osorik, otoi, jalgiteko zuk idazu bidia,

izterbegiak ez dagidan gibeletik irria:

«ogenduru zuian eta han galdu dik bizia».

 

Libertatia nola baita gauzetako hobena,

gatibutan egoitea hala pena gaitzena.

Ni bezala ez dadila, otoi, ehor engana,

ez eta 're hitz orotan fida ere gizona.

Jangoikua, zuk begira niri ere zuzena.

Amen.

 

© Bernat Etxepare    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko