A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
MAITE ZAITUDALAKO
|
GALTZEKO LURRAK Jose Luis Otamendi , 1995
Bihotza zigor-zelda da guretzat, zigor-zeldak dira Sailka litezkeen galerak pendizak Sailka litezkeen inbentarioak, larderiaz jagondako bakea Ikurretara ekarritako soraiotasun bulkadak Izen bi behar genituzke denok etxe bi muga lerro bi maitasun bakarraren hegian tinkatuak Ihesi denak ez ditzake entzun geratzeko egiten zaizkion deiak Denok aldatu behar genuke ibilbidez txarrantxazko hesiok ebaki kostako bidean Almitzari eskaini gorputz nekatuok maite dugunarengatik hil Ni ari naiz ordea zuen poemak idazten Ibai berean ikusten ditut flotatzen soinatal anitzak abantean Neure ezintasuna eginen dut negar iheslarien lorratzak ezabatzeko Gure nortasun agiriak eginen ditut negar ez da aise beratzen geroa Gugaz bizi zarete Gera zaitezte gugaz gau osoan bizitza osorako gugaz geratzera bazindoazte legez Ez zaituztegu salatuko, orube berean maite izandako amesgaizto bi Ez dizuegu opa akorduetan gure bihotza leher dakizuen Ez dizuegu opa ezein patiotan desarmatzerik Ez zaituztegu salatuko Gure negarraz beste eginen dugu Gure odolaz beste eginen dugu Gure libertateaz beste —bonsai irendu hori— Gu bakarreko lurraz beste eginen dugu alde biko ibaiez beste
Orain hau kitatzekotan ederra behar du zuen geroak Zuek ez dituzue inoiz nire poemak idatziko
© Jose Luis Otamendi |
|