A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ITSAS-LAPUR
      (1940)

HILA DA
      (1940)

ZARRAPO...
      (1940)

NUN HABIL ORAI?
      (1946)

IXILIK JAUTSI ZINEN
(Gerlan hil anaiaren
gorputza herriratu)

      (1948)

BANAKI...
      (1957)

  literaturaren zubitegia  

 

ZORIGAITZEZKO EUSKADI!

        Iratzeder , 1937

 

 

Euskal Herriko zeru eztian, hedoi beltzak bildu dira;

Haitzen artetik izigarriko sistutan ari da herra;

Odol berozko iturburu bat doa menditik behera...

Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,

Zorigaitzezko Euskadi!...

 

Lanerat goizik gizon gaztea abiatu da kantari;

Bainan anaia, ustegabean, tiroka zaio jazarri:

Oihu samin bat botatuz kolpez zauriturik da erori.

Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,

Zorigaitzezko Euskadi!...

 

Bere haurņoa salbatu nahiz, ihesi joan da joan ama;

Laster mendiez alde huntarat besoetan baderama:

Zori oinazen artetik doa. Gaixo amaren marruma!

Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,

Zorigaitzezko Euskadi!...

 

Zelaian bada harri meta bat, erditik kea dario...

Jabe zaharrak, hurbil jarririk, nigarrez behatzen dio.

Zenbatek dute aiten egoitzer tristerik erran adio!

Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,

Zorigaitzezko Euskadi!...

 

Amodiozko Jainkoarentzat hori egin omen dute.

Jainkoarentzat bazterrak erre eta apezak hil ote?...

Zu, otoi, Jauna, gure herriaz zerutik urrikal zite.

Auhenkatzetik nehoiz ez geldi,

Zorigaitzezko Euskadi!...

 

Berritz ohiko irrintzin hura badoala mendiz mendi.

Gure herrian burrunba tzarra ez dadin geiago adi:

Ezin hilezko gure Euskadi berritz ere atzar bedi;

Jainkoa lagun, bai, berpitz hadi,

Arbaso gaitzen Euskadi!

 

© Iratzeder    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko