A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
INORK AGINTZEN EZ DIDALAKO
|
LITERATURA ETA IRAULTZA Joseba Sarrionandia , 1987
Angel Martinez komisarioak bere errebolberraren kainoia detenitu biluziaren uzkira sartu eta mirila zikindua, odoldua, patetikoa ateratzen duenean zer axola zaio mutil torturatuari poeta um fingidor den? G.K. Chestertonek La Salve bisitatu ote du inoiz? Intxaurrondoko kalabozoetan nork ezagutzen du Hermann Broch? Zelan adieraziko du gero mutil torturatuak epailearen aurrera suntsiturik iristean objetive correlative kontzeptuaren esanahi zehatza? Zer da Molly Bloomentzat Carabanchelgo egunsenti jostorratzez betea?
Nor da Michel Foucault zigor zeldetan hamar hilabetez higatzen denarentzat? Bost minutuko bisita bat? Enkontru lirikoa? Euskal presoek Jean Duvoisinen Biblia estudiatu behar dute beren gutun debekatuetan hatxeak eta komak leku egokian jartzeko? Zein da literaturarentzat errebeldiaren, iraultzaren, abenturaren balio etiko ahortezina? Zer izkiriatzen da Voprosi Literaturi edo Tel Quel aldizkarien ertzean euskal presoen gose greba amaigabeez? Zer axola zaio konpromezua polizien tiro artetik —erreboluzioaren bandera lez ezkutarik gabe— ihes doan mutilari...
© Joseba Sarrionandia |
|