A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ESKUARA
|
ALSACE-KO IZKILAK Jules Moulier, Oxobi , 1918
Ez da oraino aleman tzarra, nahiz hortarat ari den oren onean, ordu txarretan, zeruari beha dauden elizetako dorre guzien erorarazterat heldu.
Egun osoan kantuz dagozi dorre barnetan izkilak eztiki batzu, eta nigarrez -herrian badire hilak- bertzeak irriz, etsai trapilak baititu betikotz galdu.
Eta kanoiek egin orroer izkilek bozkariotan diote gora: "Jo, jo lurpetik hobendun sartuz orotan! Jo, jo, gu isilaraztekotan zeruraino behar heldu!
Jainko Jaunaren iguzki ona dugu goiz-arrats ikusten ifernuko ke pozoindatua gutara gabe da jausten zerua zuer dela hersten... Bidea duzue galdu!
Lainopean den lurra ere du argituko iguzkiak lurpetik hilak doatzi garbi, zorioneko jeikiak goian hartzera beren alkiak. Gudua duzue galdu!
Guk zeruraino zuek nahitez, iguzkiaren argian gudularien begiratzaile aingeru onen erdian, behar ditugu kantuz lorian irabazleak lagundu".
© Jules Moulier, Oxobi |
|