A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BERDIN DIO
|
INTERESATZEN ZAIZKIDANAK Pako Aristi , 2003
Politikatik esaten ez diren gauzak interesatzen zaizkit. Militantziatik egiten ez direnak. Historiatik iragana faltsutzeko tresnak. Oroimenetik iragana berreraikitzeko ahalmena. Erlijiotik munduaren sorrera kontatzen duten ipuinak. Ipuinetatik elurra eta tximiniak interesatzen zaizkit. Ahozko literaturatik irudiak. Zientziatik etorkizunerako promesak. Filosofiatik gizona biluzik ez lagatzeko ahalegin noblea. Musikatik malenkonia eta geografiatik mendi eta haranen izenak. Horiek guztiak nahastuz osatu dut poesia deitzen dudan jakinduria umil hau.
© Pako Aristi |
|