A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

IRUÑEKO FERIETAN
      (XIX. mendea)

 

MAKILA

        Jan Batixt Otxalde , XIX. mendea

 

 

Lekorneko landetan izan niz frangotan,

Errekontru txar batzu gertatuz artetan;

Fantesia badute mutiko gaztetan:

Makila ezin sofri eiherazainetan.

 

Igande goizño batez, deliberaturik,

Piaiaz joan nintzan makila harturik;

Bidian samurtzea gaizki gertaturik,

Etxera jin ninduzun makila galdurik.

 

Gazteak badabiltza bana ta birazka...

Makila joan dautatet eskutik tiraka;

Goraintziak dioztet igorri milaka,

Holako jostetarik ez baitirot barka.

 

Mutilak, etzirezte hobeki helduko,

Makila hori turna eni merkatuko,

Paper xuriak beltxez ditut markatuko,

Preio Etxezaharre han baitzen lekuko.

 

Martxoan da komunzki legez Garizuma,

Eta nik ezin kita usatu kostuma;

Goizean hartzen baduzu piaia urruna,

Erretiratu gabe jin daite iluna.

 

Peio Etxezaharrek dio Nikolasi:

«Kontent eskapaturik, joan nintzan ihesi,

Behar balinbaduzu auzia irabazi,

Bertze zonbait lekuko behar bilarazi».

 

Hura nahi ez bada mintzatu lekuko,

Bernat Beltxa're han zen, nik hura hartuko,

Eiherazainen partia ez du ukatuko,

Segur niz ez dudala auzirik galduko.

 

Baldin egin bazuen zerbaitetan falta,

Laguntzeko ez zuen urrun errienta;

Inoranten argitzen hari dena baita,

Bertsulari guziek hura dute aita.

 

Muziu Landarretxez gira estonatu,

Zeren duen makila beretzat goardatu;

Haren arropa bera hortaz da mintzatu

Urguluko zimendu dela bilakatu!

 

Berriz heldu badira prima emaitera,

Jauna, jinen nitzaitzu gostuz ikustera,

Neure pena guzien zuri kondatzera,

Ekarria bazira ene laguntzera.

 

Hamar haurren buraso sortu niz mundura,

Nahiz denen galtzeko badudan mentura,

Urte txar hotan badut anitz arrangura,

Miseria kantatuz bizi niz ardura.

 

Jauna, emaiten dautzut bi gisaz ohore,

Zure laguntza gabe ez bainiz deus ere;

Nahi baduzu jakin nor nizan ni ere,

Galda zazu nun dagon Janbatiz Otxalde.

 

© Jan Batixt Otxalde    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko