A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BIZITZEAK HIL EGITEN DU
|
OINAZEA Juan Ramon Makuso , 2004
Oinazea, nire hezurren orrazea. Lurra ez da hezea. Zelaiaren umelak nire bihotzeko ezti errea lasaitzen du. Begiratu eta nozitu. Zipriztindu, egiten du sabelean ostatu ezin harturik dabilen janariak. Zurean, zurekin, elkarrekin eta inorekin izan gabe, zorion izateko beta nahi dut. Izanda, ez zinateke izango nire kide ez eta solaskide.
Ahaide, bidaide, haizeak urratzen zaitu nire albotik inguratzen zaren bakoitzean, artean gurea ez zarelako. Bitartean gauaren morrontzaz jabeturik besoek luzatzen didate beraien beroa zu aldenduz. Noiz arte? Lekurik ez zuretzat, biok elkartu eta heldu bitartean.
© Juan Ramon Makuso |
|