Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
AZKEN BI MILA URTEETAN
(2008)
HASI BALITZ EURIA
(2008)
GALDUTAKO ZUBIXAK
(2008)
ESKILANTXARRI
(2008)
MARINEL ZAHARRAREN BLUSA
Kemen Lertxundi , 2008
Momentu batez
atzoko eguna zelakoan
iruditu zait zu berriz
hemen zinela
galdu nituen
urtarril eta apirilak
momentu batez
aurkitu banitu bezala
Galtzea, zeru honetan
oso erreza zen
nahi gabe, ihes bidean
hondoratu nintzen
Gaur da eguna
oraindik gau partera
olatuekin mozkortzen naizela
iragan ziren
egun guztiak
marearekin hondoratu ziran
Galtzea, zeru honetan
oso erreza zan
nahi gabe, ihes bidean
hondoratu nintzen
Momentu batez
biharko eguna zelakoan
iruditu zait zu hemen
berriz zinela
esnatu eta
itsas gorarekin batera
itsasoratu beharko ez banu bezala
Galtzea, zeru honetan
oso erreza zen
nahi gabe, ihes bidean
hondoratu nintzen
© Kemen Lertxundi