A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

TXORABIOA
      (1961)

TAMARIZA ETA PIKONDOA
      (1961)

EGUZKI BERRITAN
      (1969)

  literaturaren zubitegia  

 

BERTSO URRATUAK

        Mikel Lasa , 1965

 

 

Ez dezagun poema zeru zolan ixeki

kaio baten orroa edo txalupa baten gibel borobila

edozein poema baino ederrago direnean.

 

Poetari haurtzaroan diruaren gutizia gezurrez kendu zioten

baitzekiten jakin ideia hutsa zein mixerablea den.

Baina nik diot:

 

      Gure poemaren egia odolarekin ziurtatzen ez badugu

      graziarik gabeko pailazoak garela.

 

Poetak ez badu bere indarrez

ezaren barrunbea aztertzen

 

zein ausartuko ote ustelduriko egiak

argitara ematen?

Baina León Felipe-k dio:

 

      Gizonaren sehaska ipuinez eragiten dutela...

      gizonaren negarra ipuinez estaltzen dutela...

 

Zeini ez zaio laket esatea:

Ni poeta arlote bat naiz poeta baserritarra

ta pinpilinpauxaren mila koloreak besterik ez dut ezagutzen

ta nire hiztegiko hitz itsusienak «arrosa» eta «krabelina» dira.

Baina nik diot:

 

      Zalduntxoen oinordea herriarena ez den artean

      ez dudala sinetsiko zalduntxoen sasi-ipuinean.

 

Gure hiztegiko zenbait hitz doaz

eta orain ez dira ezer ez bada

memoria desmemoriatu baten oroitzapen gazi-geza.

Baina euskaltzaleek balekite jakin aberatsegia dela

hizkuntzarik txiroena ere

sakelan daramagun historia apurtu hau

kontatzeko!

 

© Mikel Lasa    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko