A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
UR FERDEZ
|
IZORRATUKO ZAITUT Auxtin Zamora , 2002
Gaur neure etxe aintzineko zuhaitzaren hostoak abartxoen puntetan nola-nahizka ibilki dira. «Norbait»ek edo «zerbait»ek mugitzen ditu. Nola ibiliko liezke bertzenaz, ez dute deus pentsatzen, ez erraten, ez dute mugitzeko nahimen izpirik, oraintxet ni naizen bezala, funtsean, muinak hutsak eta borondatea lehor dauzkate... Beharba, zuhaitzaren enborraren azpian bada «norbait» edo «zerbait» ari dena hostoen manatzen, neri ere oraintxet berean burura etortzen zauzkitan hitzak manatzen dituen «norbait» edo «zerbait», eta hura bera... Ez dira urrun ibilki hosto gaizoak, bost zentimetra eskuin bost zentimetra ezker, beharba, hamar zentimetra, ekaitz-haizeak ufatuko baluke! Ni bezala, funtsean, neure haratunatek beti leku berera igortzen naute: neure zapatetara... Bizi guzia pasatuko nuke: «nork» eta «zer» horien misterioa zilatzen... Kaka.... dela zertako jakin... Laster udazkenean hostoak eroriko dira. Jadanik «norbait» edo «zerbait» horrek nahi ditu hostoak erorrarazi, neure ileak.
© Auxtin Zamora |
|