A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EZ DUT NIK
      (1977)

FESTA DA FESTA
      (1978)

GIZON JARRIAK
      (1979)

JOANEN GINATEKEELA
      (1980)

EUSKAL HERRIAN EURIPEAN
      (1982)

BEGIRATZEN DUT GOGOAN
      (1982)

IDATZI NAHI ETA...
      (1984)

PACEM IN LAPURDUM
      (1988)

ABERRIA
      (1991)

HANGO BORTU GAINETIK
      (1998)

MILIA LASTUR ON THE ROAD
      (2007)

  literaturaren zubitegia  

 

OUT

        Itxaro Borda , 2006

 

 

Badakit zure ondoan

Zer eta nor naizen

Hatsa dudala gogoan

Urrats hori baizen:

Begiak zabalik

Oin biak lurrean

Banabil apalik

Argi elurrean.

 

Eman dut anitz denbora

Zer eta nor nintzen

Ikasten, zure altzora

Helduz maitemintzen.

Begiak zabalik

Oin biak lurrean

Banabil apalik

Argi elurrean.

 

Maite dut maite bizitza,

Zer eta nor naizen.

Hegalda bedi gaur hitza

Ahalikan maizen :

Begiak zabalik

Oin biak lurrean

Banabil apalik

Argi elurrean.

 

© Itxaro Borda    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko