A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EZ DUT NIK
|
MILIA LASTUR ON THE ROAD Itxaro Borda , 2007
II
Hilotzen karrasiak josirik ahoan Nola aurkituko dun hire sokorria? Maiteko haut Milia, ez hadila joan, Hator, edan dezagun ardao gorria.
Baratz aberatsetan ebatsi sagarrak Gordeko ditinagu bide bazterretan: Ahantz otoi Milia sarraski zaharrak Eta suaren kantak bizihats erretan.
Belar bustiek egin maitasun ohantzan Etzanen gaitun gero, bi-biak bihotza, Gauero zazpi itzal ikusteko dantzan.
Non dago harria? Non dago lur hotza? Eresi hark ziona jartzeko zalantzan, Maiteko haut Milia, ez hadila lotsa.
© Itxaro Borda |
|