A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BIZIKLETAN
|
ARGI-ILUNAK Jon Arano , 2007
Segitzen gaitu ilargiak agudo eta fidel asko, abandonatzean abandonatu amorrazioraino.
Goizero hiltzen da gaua egunaren kausaz. Ilunak, argitu orduko nire egunak.
Eguna zerbaitegatik zabalduko da, baina niretzat alferrik: aldi galdua da.
Goizalban urrea behar zuena arratsean brontzea gauez zilarra.
Norbaitena izango da eguna eta ogia irabaztea, norbaitena izango da gaua eta hezurrak tenplatzea, norbaitena bada goiza txorien esnatzeena.
Nola zabalduko du nola jasoko du argitu gabe egunak. Xelebreena da mundua.
© Jon Arano |
|