A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BIZIKLETAN
|
BELAUN(ALDI) URRATUAK Jon Arano , 2007
Gaztiak kantuan ta zaarrak eragusian, ori da pasatzen dana bardin mundu guzian (Euskal balada zaharra)
Hain ginen gazte, zeru hartan ez genuela sinesten. Genion ez zela gure asmakizuna zeru zuri hura, gernuen zola zulo zaharkitua. Zaharra klasikoa ohikoa zantarra zen guztia gorroto genuen; ez birjintasunaren ez inozentziarenik, koloreak faltsu sinetsirik, ez genuen gizon izan nahi. Beltza genuen maite, inporta zuen oro zen beltz, merkatu beltza, Azken Beltza (inork nahi ez zuena hizpide), Jainkoa begiurdina zen, bilo horiak zituen; guk nahiago beltz berria, bel-beltz dotorea. Surrealista zen irudi orok erakartzen gintuen... Burdinbideko zigarrokin izatea sentitu, eta andeneko puntan azken furgoia, zerua, asaltatzeko prestatzen ginen. Poemak idazten genituen eta neskei oparitu, zeinek ipurdia garbitzen zuten basoan kurtsilada haiekin. Kandela bat piztu jesusen jainkoari eta beste bat infernuko etsaiari. Geure hodeian geunden: "Itsusiak eta zaharrak hil bitez!" Heuretzat idazten hituen heure amorru eta manifestuak, inbentariatutako zorne zuria ez huen ez geronen inbentua.
Hogei urte beteko gazteak bezain aiton berde ginen artean, eta imajina ahal zitezkeen bizio guztiak irudikatzen genituen. Agure oro gorroto baikenuen hilko akabatuko genituen binakakook talde ez bagina, Herriaren Etsaitasuna lehenago hobetsiko genuen. Lainajeei listu tua! A ze firmak firmamentuan, espermimentatuak! A ze trastoak ginenekoan poetastroak! Miresten genuenean Aresti saltzen ginenean garesti. Gazteak ginen, bada. Neurrigabekoak ginen. Hain ginen ergelak, zein ergel izanen ginen, harrigarriak ginela. Gaua bizi genuen orduan eguna bizi gura genuke gaur, urdeak orain eta beti urde joan dira hogeita lau urte. Zertarako mundua aldatu, zergatik ez ezagutu? Ezagutuz gero bihurtu da, munduak filosofia guztiak baitaratu izan baititu. Zeru azula beti ez besterik ikusi nahi dugu orain. Egin dugun iraultzagatik!
© Jon Arano |
|