A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ADIBIDEZ
|
AUTOBIDEAN (AI) LANGARRA Joxean Muņoz , 2005
Zoru bustian harramazka biltegi abandonatuen sasi arteko eztanda mutuak garamatza bizkorregi nora ez dakit, ez dut begirik ez bada zure adatsaren arrats beltzerako.
Ekaitza ere zuri buruz ari da mehatxu beltzean: senboraren hondamenari, etxalde aurkirik gabeen, baratz kutsatuen, mendiaren orlegi ohiaren eta garamatzan auto honen beraren eza- batu beharrari, trumoiek egindako sehaska kanta dirudi.
Bidearen eztarri beltzean barrena goaz esanahirik gabeko hitzak asmatzen, hitz hutsalak tentuz bazpare. Mututurik. Oinaze egoskorren lubakietatik mugitu ezinik.
Atzera egin ezinak nauka geldirik. Zure amodioaren lurrun urrunak menpeko harturik.
Zigarro bana piztu dugu. Etena e karri du tunelak berriro, begira: (orain, ilunean haztamuka) entzun: zure zigarroaren keak nauka lotuta zure ispiluen ifrentzu itsua naiz. Erre egin zait zigarroa atzaparretan. Nahiago erre hori. Nago. Nigana ez begiratzeko atera dituzun aitzakiei kontu egiten. Ile zorabiatuak bere onera ekartzeko keinuak zelatatzen: (itzulpenak nireak dira): Aurrelari ditut zure atzak; Jarrai nakien iradokitzen dute. Baina ez ditut jada iluneko itzulpenak sinisten. Zigarrokin piztuen errea daukat sabelean. Antzinako oinazeak zuri begira jarriak, aiduru zoru bustian labainka mutu, itsu eta zoratzen, eztandaz loratutako lilura posibleen presak zugana nara mala.
© Joxean Muņoz |
|