A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ADIBIDEZ
|
GOIZEAN GOIZIK... (KANTUA) Joxean Muņoz , 2005
Ez horrela begiratu hain urrun hain gertutik, hain mikatz, hain samin irribarrea mozorro jantzirik goizero
Ez egin irribarre hain labur hain zorrotz begi-ninietako saski beltzak beterik lili arraroz
Erdiak daude pozoindaturik eta pozoi gozo horrek goizero zoraturik ekarri ala uxatu egiten nauzun ez dakit
Ez agurtu arren atarian zuk, zeletan bezala isilik zeren zeletan, zergatik ernai ez dakit, ez baita nigatik
Ez bada nigatik ez jarri nigana begirik hartara zure lilien eden ederrak ezin izango dit sabelean egin goizero goizero goizero min
© Joxean Muņoz |
|