A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
MEMORIA EZ GALTZEKO OHARRAK - 3
|
GAUA ETA GATZA Miren Agur Meabe , 2008
Egunen batean esnatuko banintz, kasualitatez, —kasualitate hutsez diot—, zure besoen artean, ez presarik izan, ez begiak ireki. Emadazu pa masailean, ez dira-eta urrun izango huntzorria, lore urrekarak Emadazu musu eskuekin, itsuka.
Garbitzaileen kamioiak eramango du, benetako zaborrekin nahastuta, gure gauaren zelofana.
Gatza emango dizut nik gosari, urre zuria. Gure bihotz pisuek flota dezaten, arindurik, ezinaren bainuontzi erabilian.
© Miren Agur Meabe |
|