A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
MEMORIA EZ GALTZEKO OHARRAK - 3
|
GERANIOAREN MINIPOETIKA Miren Agur Meabe , 2010
Jarraitzen dut sukaldean idazten makarroiak edo hitzak egosi bitartean.
Beste etxe batean. Geranio bat leihoan. Zurtoinak esku bat dirudi, zerbaiten eske.
Gertaerak paper-mozkin bihurtu zaizkit. Tentuz sailkatzen ditut, urrun galdurik begirada.
Baina zer esango dizut minaz? Zuk zer diozu? Minaren amuak tenk egiten dit samatik.
Trantze horretan aitortzen dizut dena: magalmina eta argidura eta bitsaren loreak.
Mezuei gantza kentzen dihardut labanaz, alfer-kinkallatik libratu nahiz ahotsa.
Badut erritmoaren sena, xehetasunekiko joera, irudietarako gustua, emozioaz gogoetatzeko xedea.
Zer diostazu, oro har, emaitzaz? Esadazu benetako bizitza aski den benetako poesia egiteko.
© Miren Agur Meabe |
|