A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BAINA
|
ABIOIEN ISATSEK AIREAREN ESKELETOA DIBUJATURIK Koldo Izagirre , 1975
abioien isatsek airearen eskeletoa dibujaturik bezpera luze honetan ene pena zoriontsuegia da poetarena izateko uhinen aparretik ihes doazen txinpartek urezko ezpalek beren aterki zuria zabaltzen duten kaiuak dirudite itzalaren hamairugarren hilean ereiniko hitzak zer ene herriko gizonak ohi bezala kea fabrikatzera doaz itzalaren hamairugarren hilean eguzkiari utzitako ispilu pusketa itzul diezadaten nahi dut itzul diezadaten hura ere hau pentsatzen ari ote da edo ta ni pentsatzen ote nau bezpera luze honetan haizeak nik ere jotzen jakin nahi nukeen kitarra jotzen du ene begion ilunabarra neurtzen duten argi-kableetan kitarra bezpera luze honetan bakarrik bakarrik poetaren pena epela dekadentea
© Koldo Izagirre |
|