A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ABIOIEN ISATSEK AIREAREN ESKELETOA DIBUJATURIK
|
ETXEA Koldo Izagirre , 2006
Etxea egin liteke hatzez egin liteke arkatzez eta nahi izanez gero egin liteke akatsez edo gezaz edo gatzez eta zokoak zikin nahi dituenak egin lezake ikatzez baina dena garbi nahi badu egin dezala erratzez (hautsa harrotuko baitu okerreko urratsez) etxea egin liteke aurrez edo atzez zuk egin zenezake arratsez
etxea egin liteke zotzez egin liteke hotzez eta nahi izanez gero egin liteke zulotzez edo pozez edo zipotzez eta gerizpea nahi duenak egin lezake laiotzez baina guztizko bakea nahi badu egin dezala izotzez (lagunak izutzeko mutur zorrotzez) etxea egin liteke luzez edo motzez zuk egin zenezake bihotzez
etxea egin liteke putzez egin liteke zaputzez eta nahi izanez gero egin liteke asmo hutsez edo hontzez edo huntzez eta teilaperik behar ez duenak egin lezake bisutsez baina izara garbiak maite baditu egin dezala elurtzez (ez luke aztarnarik utziko zimurtzez) etxea egin liteke zorrotzez edo kamutsez zuk egin zenezake masustez
etxea egin liteke pertzez egin liteke aspertzez eta nahi izanez gero egin liteke ezin bertzez edo erdiz edo ertzez eta tristuran bizi nahi duenak egin lezake beltzez baina are tristeagoa nahi badu egin dezala ezetzez (eta bere burua gabez betetzez) etxea egin liteke bakarrez edo jendetzez zuk egin zenezake ametsez
etxea egin liteke litsez egin liteke bitsez eta nahi izanez gero egin liteke banintzez edo zitzez edo zipitzez eta gotortasuna nahi duenak egin lezake bortitzez baina leihoduna izanen bada egin beharko du ibiltzez (oinetakoak burubako iltzez) etxea egin liteke belarrez edo ihintzez zuk egin zenezake hitzez ederragoa da anitzez zure hitzez ate guztietako giltzez
© Koldo Izagirre |
|