A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ABIOIEN ISATSEK AIREAREN ESKELETOA DIBUJATURIK
|
SORTZEAREN MENTURA Koldo Izagirre , 2006
Egun besoan eduki zaitut alaba eduki dut egun besoan erizainek irribarre egin didate ene gatza ene kurkubita eta erre batean hasi zarelako marruka irribarrez kendu didate kontuz kontuz esan diet papardo hau itsasora
zertarako haur berri bat mundura? lagunen galderak nolako mindura! ez daukat beste erantzunik: berak nahi zuen, guk genuen gura!
bazen bat garrasika hasi dena atera behar izan du aldameneko ohekoak bazen bat agoantatu ez duena salatu du eta orduan zure amak malkoak ezin leherturik neu nintzen
zertarako haur berri bat mundura? lagunen galderak nolako mindura! ez daukat beste erantzunik: berak nahi zuen, guk genuen gura!
tornuari eragin dio sehaska sortu da paretatik zu eskainiz hartu zaitu bular gainean ipini zaitu lo zure berotasuna behar du zure taupaden metronomoa behar du zure ama jaioberria da
zertarako haur berri bat mundura? ez daukat beste erantzunik: berak nahi zuen, guk genuen gura berarekin sortzearen mentura
© Koldo Izagirre |
|