A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
MIN EMATEN DIDAZU
|
GAUR BAKARDADEAK Karlos Linazasoro , 1989
Gaur bakardadeak temaz zurratzen du gure bihotzetako aldaba ttikia, eta mila zatitan hautsia dirudi denborak.
Udazkenaren behatokitik izar itsuak begiztatzen dira espartzuzko tristuraren erdian nabigatuz.
Nabariagoa egiten da orain bailaran jainko ttikien ausentzia zeren itzaliak baitaude intxaurrondoetako olio-lanparak.
Badoaz urrunerantz idizainen urrats nekatuak azken bideska larrietatik gora, burumakur.
Zakurrek gurdi-gainetan belarriak tente dauzkate ziraun traidorea azalduko balitz ere.
Edo ihintzaren manta hezea, zeinak oinazez blaitzen dituen basoilarraren kantu abandonatuak.
© Karlos Linazasoro |
|