A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAUR BAKARDADEAK
|
EZAGUN DUDANEAN Karlos Linazasoro , 1991
Zure haitzezko itzala ezagun dudanean urak geometria guztiak ditu galduko eta iratze eta ilargi gorrien artean oinazeak ametsen amua horzkatuko du nerabe-pasioz eta oro izanen da gezur
Ezagun dudanean erretzen dudan ezpain bisiestoa hor non ez dagoen katalogo mapa edo mirarizko izarrik hotzaren fruitu fidel izanen gara lamara betiereko eta ikurrin eta hitz birjinal eta supituzko abuztu paturik gabea
Alfabetoaren gerri zizelkatua ezagun dudanean begi zumezkoetan zain izango nauzu barrearen atzean azken ahanzturaren ile-adatsetan eta zurekin hitz egingo dut eta ez nauzu ezagutuko eta zure izango naiz eta antipoda izango zara
Ezagun dudanean katedralaren eskuan pausatzen den txorien kantua eta bete daitezenean distantziaren gelak antigualeko zubiz eta almenez ernaldu eginen dut orduan nere erdalnioen orratza gora den zure tunelaren antzeztoki hezean
© Karlos Linazasoro |
|