A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAUR BAKARDADEAK
|
ESAIDAZU Karlos Linazasoro , 1995
Esaidazu ze goibelaldik bizi zaituen Zergatik den zure tristura hain lazgarria Nork akusatzen zaituen gauaren begien atzetik
ltxaron hor, ikus itzazu pasatzen animaliak, gezurra, Murgil itzazu uretan eskuak, edan nire bihotzetik isiltasuna, horma itsu horren arantzeak
Izan zaitez zelatari, izen bat xuxurlatzen duen hondamendi zurbil, pasio geldo eta hegatxabal, izan zaitez espazio hori zeinean Lurra dardar baita eta betikotasun zauritu
Esaidazu nor zaitudan, zergatik diren zure zinkurinak beira txuri, zein zorabiok alditxartzen zaituen bidean Noiz izango diren zure begiak piratontzi.
© Karlos Linazasoro |
|