A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ETSI FALTSUARENA
      (2021)

LEPOMOZTUAREN POZA
      (2021)

HORIXE BAINO EZ
      (2021)

  literaturaren zubitegia  

 

AHAZTU ZITZAIZKIDAN GUZTIAK

        Maialen Berasategi Catalan , 2021

 

 

Ezer kontatzen ez zuten ipuinak

idazteko beldurrez ahaztu zitzaizkidan

ez oso miopeari antiojuak etxean nola

enaren zirimola zentzugabea

zapata-konpontzailearen tok-toka

teilazahartutako teilatuak oro har

 

behe-laino goizalban kobretua

ziertzoaren besarkada basa

farola-sistemako eltxo-satelitea

eta are mahai azpiko suontzia ere.

 

Asko-asko kontatzen zuten ipuinak

idazteko asmotan ahaztu zitzaidan

oso naizela miopea eta

oso direla hiztunak eta

oso behar ditudala

ahaztu zitzaizkidan guztiak.

 

© Maialen Berasategi Catalan    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko