A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ETSI FALTSUARENA
      (2021)

AHAZTU ZITZAIZKIDAN GUZTIAK
      (2021)

HORIXE BAINO EZ
      (2021)

  literaturaren zubitegia  

 

LEPOMOZTUAREN POZA

        Maialen Berasategi Catalan , 2021

 

 

Suertatu ohi da ohe azpian uztea

noizbehinka burua

eta kalean ibiltzea

motzondoan irria

motzondoan kapela

motzondoan mototsa

ezker-eskuin dilindan.

 

Orduan hasiko zaizkizu denak

txoroa txepela

pirtxila txirripita

nolatan galdu du zure buruak

beste dena.

 

Ohepean buruak lo egiten du

(Roombak kolpeka esnatu arte)

jaio aurrean bezala ia

zurrun amesge

lasai zurrunka ezerezari

eta motzondoa bitartean harroxko

deklamatuz erdi alai erdi serio

ezen galduta ibili direlarik

estomagoa eskuak

orpoak uzkia

galdu diren tarteņoan

ez dutela makurtu behar izan

behin ere burua.

 

© Maialen Berasategi Catalan    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko